Nortzuk gara?

Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteko kideak gara. Bi astebururik behin elkartzen gara Santutxun (Bilbo) edo Algortan (Getxo) hainbat mahai jokotan jolasteko. Normalean nahiko ondo pasatzen dugu eta hainbat txapelketa egiten dugu urtean zehar, hainbat mahai jokorena. Orain Hiven ere jokatuko dugu eta urtean zehar Getxoko Txapelketa eta Euskal Liga ez ezik, Euskal Herriko Hive Txapelketa ere antolatuko dugu; ekainean, hain zuzen ere. 

Abenduaren bukaeratik "World Hive Tournaments" elkarteko kideak gara, beraz, hemendik aurrera gure txapelketak ofizialak izango dira eta elkarte horretako web orrialdean iragarriko dituzte gure txapelketak. Online ere jokatzen saiatuko gara.


Gure Hiveko logoa:




Comentarios

Entradas populares de este blog

Getxoko I. Hive Txapelketa